- MODA
- DEKORAZIOA
- BATELA WORLD
- OHIKO GALDERAK
- DENDAK
- SUSTAINABILITY
-
MODA
-
DEKORAZIOA
- BATELA WORLD
- OHIKO GALDERAK
- DENDAK
- SUSTAINABILITY
BATELA WORLD
ITSAS ESTILOA
Batela 1991
Batela da betiko eta betirako itsas estiloa. Sasoi bakoitzean eguneratzen dugun moda nautikoa eta, eguneratze hori, kalitate handiko oihal eta materialetan hezur-mamitzen dugu.
Gaur-gaurko estilo navy dotorea kamisetetan, poloetan, ziretan, katiusketan eta jertseetan aurkituko duzu.
1991tik
1991tik hona moda nautikoan punta-puntako enpresa gara. Aski ezagunak bihurtu dira gure zirak eta marradun kamisetak, baita gure dekorazio artikuluak ere.
MARSEILLESAK
Gure marseillesak diseinatzeko molde klasikoari diogun errespetuak oso erakargarri bihurtzen ditu dira moda nautikoa maite dutenentzat.
Batelak arreta berezia jartzen du kalitate handiko kotoian, amaierako emaitza atsegina eta iraunkorra izan dadin. Itsasoa familia guztiari gerturatzen dioten arropak dira.
Jertseak
Marinel estiloko jertsea da, navy modaren barruan, ezagunenetakoa.
Kalitate handiko artilea erabilita, Batelak bezeroen esku jertse marradun eta lisu dotoreak jartzen ditu. Kolore klasikoak eta modakoak elkartzen dira gure kolekzioetan.
Zirak
Batelaren zirak diseinutik hasi eta produktua amaitu arte arreta handiz zaintzen dugu.
Batelaren ernamuina hori koloreko zira navy bat izan zen. Urteen joan etorrian kolore eta modelo berriak sartu ditugu eta marinel estiloa maite duten pertsonentzat ezinbesteko bihurtu dira.
EGIN BAT BATELAREKIN
Banatzaile izan nahi duzu?
Eskaini gure arropa eta dekorazioa zure bezeroei eta ziurtatu zure dendaren arrakasta. Zure dendan gure marinel estiloa eransteko aukera paregabea duzu
Berripapera
Jaso gure berriak, deskontuak eta bestelako informazioa