- MODA
- DEKORAZIOA
- BATELA WORLD
- OHIKO GALDERAK
- DENDAK
- SOSTENIBILIDAD
-
MODA
-
DEKORAZIOA
- BATELA WORLD
- OHIKO GALDERAK
- DENDAK
- SOSTENIBILIDAD
IRAUNKORTASUNA
Batelatik gure apurtxoa jarri nahi dugu ozeanoak garbiago egon daitezen.
CON TU COMPRA, AYUDAS A RECOGER
KILOS DE PLÁSTICO DEL OCÉANO.
#PlasticFreeOceans
Batelak Plastic Free Oceans ekimenarekin bat egingo du, itsasotik tona bat plastiko kentzeko.
Horrenbestez, 2023 urtetik aurrera Gravity Wave erakundea Euskal Herriko kostaldean eta Kantauri itsasoak ukitzen dituen beste eremu batzuetako kostaldeetan lanean hasiko da.
Itsas ingurumenarekin lotzen gaituen harreman sakonak, eta haietako kutsadura mailak gora egiten duela ikusteak, lankidetza horri ekiteko indarra eman digu. Helburua Kantauri itsasotik 200.000 plastikozko poltsa hainako plastiko kopurua kentzea da.
Ozeanoen egoeraren eta haien kutsadura mailaren jakitun, Gravity Wave erakundearekin lankidetzan jardungo den lehendabiziko dekorazio eta moda enpresa izango da Batela. Urrats horrekin itsasoko ekosistemen eta ingurumenaren egoera hobetzeko beste saiakera bat abian jarriko dugu.
Zer da Gravity Wave?
Gravity Wave gizarte ekimen bat da. Ekonomia zirkularra eta ingurumenaren gaineko kontzientziazioa ditu helburu, eta gizateriaren arazo larrienetako bati aurre egin nahi dio: plastikoek itsasoetan eta ozeanoetan sortzen duten kutsadurari, haun zuzen ere.
Nola garbitzen dute itsasoetako plastikoa?
Itsas hondotik eta portuetatik plastikoa biltzen dute eta jasotako horrekin bizitza luzea izango duten produktuak diseinatu eta sortzen dituzte ekonomia zirkular prozesuari esker.
Talde lana
Gravity Wave-k #PlasticFreeOcenas ekimenarekin bat egiten duten norbanako, enpresa, fundazio eta arrantzaleekin lankidetzan dihardu. Horrek bihurtu du interesgarri Batelarentzat proposamen hori.
Batela eta Gravity Wave-n lankidetzaren ondorioa
Batelaren eta Gravity Wave-n lankidetza horren helburua da urte honetan plastiko tona bat itsasotik ateratzea eta etorkizunean, plastiko horrekin, birziklatutako produktuak sortzea.
Zer egiten da plastikoarekin?
Gravity Wave-k ekonomia zirkularraren eta iraunkorraren aldeko apustua egin du. Itsasoan eta kostaldean berreskuratutako plastikoa ez da erretzen, ezta zabortegietan uzten ere. Birziklatze prozesu baten ondoren beste bizitza bat ematen dioten produktu bilakatzen da. Produktu horiek kutsaduraren kontrako borrokaren eta itsasoen garbiketaren aldeko ikur bihurtzen dira, horrenbestez.
Batelaren helburua da etorkizunean gure dekorazio katalogorako produktuak sortzea berreskuratutako plastiko horrekin.
2023ko helburua
Aurten, zuen laguntzarekin, Batelak 200.000 plastikozko poltsa hainako hondakin kopurua atera nahi du itsasotik.
Zatoz gurekin!
Iraunkortasunaren gaineko beste berriak
200.000 plastikozko poltsa baino gehiago
Itsasotik 200.000 poltsa baino gehiago kendu nahi ditugu. Hori da gure helburua eta zuk lagundu gaitzakezu.
Beste ekimen batzuk.
Beste helburu bat ondokoa da: epe motzean, itsasotik jasotako plastikoak aprobetxatuz ekonomia zirkularrari bultzada ematea.
ZURE EROSKETAREKIN, OZEANOKO KILOAK PLASTIKO BILTZEN LAGUNTZEN DUZUE.
Iraunkortasuna. Batelatik gure zatia egiten saiatzen gara ozeanoak apur bat garbiago egon daitezen.