- MODA
- DEKORAZIOA
- BATELA WORLD
- OHIKO GALDERAK
- BANATZAILEAK
- IRAUNKORTASUNA
-
MODA
-
DEKORAZIOA
- BATELA WORLD
- OHIKO GALDERAK
- BANATZAILEAK
- IRAUNKORTASUNA
Produktuaren zaintza eta bermea
NOLA ZAINDU BEHAR DUT NIRE BATELA ZIRA?
BATELAren jantziak erraz zaintzeko moduan eginak daude, haien balio-bizitza luzatu ahal izateko.
Gure produktuek denbora luzeagoan iraun dezaten, nahikoa duzu zainketa-jarraibideak betetzea eta produktuak egoki erabiltzea.
Zainketa-jarraibideak jantzien barneko etiketan daude, edo, gure webgunean, produktu bakoitzaren zainketa-atalean.
ZAINKETA-JARRAIBIDEAK
Gure poliuretanozko ehuna iraunkorra da, baina delikatua mantentzeko eta garbitzeko orduan.
Hona hemen zenbait gomendio ehun horretako orbanak/markak garbitzeko:
- Saiatu zapi heze batekin garbitzen, eta, gero, pasatu zapi lehor bat.
- “Esponja magikoa” deritzon garbiketa-produktua erabiltzea gomendatzen dugu. Zure jantziaren orbana produktu hori erabiliz kentzen saiatu zaitezke, lehorrean edo bustian, orban-motaren arabera.
PRODUKTUAREN BERMEA ETA BERME-POLITIKA:
BATELAren produktu guztiek bi urteko legezko berme osoa dute entregatzen direnetik zenbatzen hasita, materialen akatsengatik edo jantzia egitean izandako akatsengatik.
Berme-epean dagoen produktu batek fabrika-akatsa badu, bermeak eskubidea ematen du produktua konpontzeko, kontsumitzaileari inolako kosturik eragin gabe. Produktua konpondu ezin bada, beste bat emango zaio haren ordez; eta, artikulu horren stockik ez badago, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio kontsumitzaileari.
Bermeak ez ditu egoera hauek barne hartzen: istripu baten, zainketa desegokiaren, zabarkeriaren eta garbitzeko modu okerraren ondorioz izandako kalteak, higatze arrunta, eta ehun eta koloreen narriatze naturala.
Gaur egun, ezin ditugu egin gure produktu-bermeak barne hartzen ez dituen produktuen konponketak.
NON EROSI ZENUEN PRODUKTUA?
● GURE ONLINE DENDAN:
www.batela.com webgunean erositako produktu guztiek bi urteko bermea dute. BATELA produktu baten bermeari loturiko erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, idatzi e-mail bat customers@batela.com helbide elektronikora, informazio hau erantsita: jantzian izandako kaltearen argazkiak, eta eskaera-zenbakia edo eskaera egin zuen pertsonaren izena.
● BATELA PRODUKTUEN BANATZAILE DEN BESTE DENDA BATEAN (onlinekoa edo fisikoa):
Beste hainbat markarekin batera BATELA produktuen banatzaile diren saltokietan erositako produktuek ere 2 urteko bermea dute. Erosketak egitean, saltoki horretako itzulketa-baldintzak onartzen dituzu. Beraz, edozein aldaketa edo itzulketa establezimendu horrekin kudeatu behar da zuzenean. Kontsultatu kasuan kasuko salmenta-puntuarekin, nola jokatu behar duzun jakiteko.
* Gogoratu ezinbestekoa dela jatorrizko erosketa-tiketa aurkeztea
● BATELAREN OUTLET OFIZIAL BATEAN:
OUTLET fisikoetan erositako jantziek ez dute inolako bermerik.