Zerbitzuaren baldintzak

Azken eguneratzea: 2018ko otsailaren 20a

Baldintza eta egoera hauek ("Baldintzak", "Baldintzak eta egoerak") Batela 1991 S.L.-k ("gu" edo "gure") kudeatutako https://www.batela.com webgunearekiko ( "Zerbitzua") gure harremana arautzen dute. Mesedez, irakurri arretaz ondorengo Baldintzak eta Egoerak Zerbitzua erabili aurretik. Zerbitzura sartzea eta hura erabiltzea Baldintza hauek onartzearen eta betetzearen mende dago; Baldintza hauek Zerbitzura sartzen edo Zerbitzua erabiltzen duten bisitari, erabiltzaile eta pertsona guztiei aplikatzen zaizkie. Zerbitzura sartzean edo Zerbitzua erabiltzean, Baldintza hauek betetzera legez behartuta zaude. Zatiren batekin ados ez bazaude, Zerbitzura ez sartzea gomendatzen dizugu.

Erosketa

Zerbitzuaren bidez eskuragarri dagoen edozein produktu edo zerbitzu erosi nahi baduzu ("Erosketa"), baliteke Erosketa egiteko garrantzitsua den informazio jakin bat ematea eskatzea; besteak beste, kreditu-txartelaren zenbakia eta iraungitze-data, fakturazio-helbidea eta bidalketa-helbidea. Ekintza hau egitean, honako hau adierazten eta bermatzen duzu: (i) Erosketa egiteko orduan kreditu-txartel bat edo gehiago edo bestelako ordainketa-metodoren bat erabiltzeko legezko baimena duzula; eta (ii) ematen diguzun informazioa egiazkoa, zuzena eta osoa dela. Informazio hori ematean, hirugarrenei transmititzeko eskubidea ematen diguzu, Erosketa/k burutzearekin lotutako edozein helburutarako. Zure eskaera edozein unetan ukatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea gordetzen dugu, hainbat arrazoirengatik, besteak beste, produktu edo zerbitzu baten erabilgarritasunagatik, produktu edo zerbitzu horren deskribapenean edo prezioan akatsak egoteagatik edo zure eskaeran akatsen bat egoteagatik. Zure eskaera ukatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea gordetzen dugu iruzurraren bat edo legez kanpoko edo baimenik gabeko transakzioren baten susmoa badugu.

Erabilgarritasuna, akatsak eta zehaztasun-faltak

Zerbitzuan eskuragarri dauden gure produktu eta zerbitzuen eskaintzak etengabe eguneratzen dira. Gure Zerbitzuan eskuragarri dauden produktu edo zerbitzuek prezio okerra izan dezakete, zehaztasun gabe deskribatuta egon daitezke edo eskuragarri ez egon; eta litekeena da Zerbitzuko informazioaren eta beste webgune batzuetako gure publizitatearen eguneratzean atzerapenak gertatzea. Ezin dugu bermatu, eta ez dugu bermatzen, edozein informazioren zehaztasuna, prezioak, produktuen irudiak, zehaztapenak, erabilgarritasunak eta zerbitzuak barne. Informazio hori aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea gordetzen dugu, baita akatsak, zehaztasun-faltak edo omisioak zuzentzekoa ere, edozein unetan eta prabio-abisurik gabe.

Lehiaketak, zozketak eta promozioak

Zerbitzuaren bidez eskaintzen den edozein lehiaketa, zozketa edo promozio (oro har, "Promozioak"), Baldintza hauetatik independenteak diren arau batzuen mende egon daiteke. Promozio horietako edozeinetan parte hartzen baduzu, mesedez, berrikusi haien arauak eta gure Pribatutasun Politika. Promozio baten arauek Baldintza hauekin gatazka badute, Promozioari dagozkion arauak aplikatuko dira.

Kontuak

Gurekin kontu bat sortzen duzunean, informazio zehatza, osoa eta eguneratua eman behar diguzu uneoro. Hala egin ezean, Baldintza hauek urratzen ariko zinateke, eta horrek gure Zerbitzuko zure kontua berehala ixtea ekar lezake. Zerbitzura sartzeko pasahitza eta pasahitza behar duten jarduera edo ekintzak babestearen arduraduna zara, pasahitza gure Zerbitzuari edo hirugarrenek emandako zerbitzu bati badagokio ere. Baldintza hauen bidez, zure pasahitza hirugarrenei ez ezagutaraztea onartzen duzu. Gunearen segurtasunaren urraketaren bat edo zure kontuaren baimenik gabeko erabilera bat gertatzen bada, berehala jakinarazi behar diguzu. Debekatuta dago legez eskuragarri ez dagoen beste pertsona edo erakunde baten izena duen erabiltzaile-izen bat erabiltzea; erabiltzaileak baimenik ez duen eskubide batzuen mende dagoen izen edo marka erregistratu bat erabiltzea; edo izen iraingarriak, arruntak edo lizunak erabiltzea.

Jabetza intelektuala

Zerbitzua eta jatorrizko edukiak, ezaugarriak eta funtzionaltasunak Batela 1991 S.L.-ren eta lizentziaren titularren jabetza esklusibokoak dira eta izango dira. Zerbitzua jabetza intelektualaren, marka erregistratuaren eta beste arau batzuen bidez babestuta dago, bai Espainian bai atzerriko herrialdeetan. Gure marka erregistratuak eta zeinu bereizgarriak ezin dira erabili beste produktu edo zerbitzu batzuetan, Batela 1991 S.L.-ren berariazko idatzizko baimena lortu gabe.

Beste webgune batzuetarako estekak

Gure Zerbitzuak Batela 1991 S.L.-ren jabetzakoak ez diren edo hark kontrolatzen ez dituen hirugarrenen webgune edo zerbitzuetarako estekak izan ditzake. Batela 1991 S.L.-k ez du bere gain hartzen hirugarrenen mende dagoen edozein webgune edo zerbitzuren edukiaren, pribatutasun-politiken edo praktiken gaineko erantzukizunik, eta ez du horien gaineko inolako kontrolik. Baldintza hauen bidez, onartzen eta aitortzen duzu Batela 1991 S.L.-k ez lukeela erantzule izan behar, zuzenean zein zeharka, webgune edo zerbitzu horien bidez eskuragarri dauden eduki, ondasun edo zerbitzu horiek erabiltzearen edo horietan jarritako konfiantzaren ondorioz sortutako edo ustez sortutako edozein kalte edo galeraren aurrean. Biziki gomendatzen dizugu bisitatzen duzun hirugarrenen mende dagoen edozein zerbitzu edo webguneren baldintzak eta egoerak eta pribatutasun-politikak irakurtzea.

Ixtea

Litekeena da zure kontua berehala eta edozein arrazoirengatik (besteak beste, Baldintza hauek urratzeagatik) ixteko edo bertan behera uzteko erabakia hartzea, prabio-abisurik eman gabe eta inolako erantzukizunik hartu gabe. Itxi ondoren, Zerbitzura sartzeko eskubidea berehala eten egingo da. Zure kontua itxi nahi baduzu, Zerbitzua erabiltzeari utz diezaiokezu besterik gabe.

Erantzukizunaren mugatzea

Batela 1991 S.L. eta haren zuzendariak, langileak, bazkideak, agenteak, banatzaileak edo kideak ez dira, inolaz ere, zeharkako, ustekabeko, berezi, kausazko edo zigorrezko kalteen erantzule izango; horien artean daude irabazien, informazioaren, erabilgarritasunaren, onginahiaren eta beste galera ukiezin batzuen galera, honako hauen ondorioz gertatutakoak: (i) Zerbitzura sartzea, erabiltzea edo Zerbitzura sartzeko edo erabiltzeko ezintasuna; (ii) hirugarren batek Zerbitzuan emandako edozein portaera edo eduki; (iii) Zerbitzutik lortutako edozein eduki; eta (iv) zure igorpenen edo edukien baimenik gabeko sarbidea, erabilera edo aldaketa, berme, kontratu, kalte (arduragabekeriak barne) edo beste edozein teoria legalen bidez babestuta egon arren, eta kalte horiek gertatzeko aukeraz informatuta egon ala ez, nahiz eta frogatu hemen aurrez emandako erremedioek ez dutela lortu helburu nagusia.

Erantzukizunetik salbuestea

Zerbitzua zure ardurapean erabiltzen duzu. Zerbitzua dagoen bezala/eskuragarri dagoen bezala ematen da, eta inolako bermerik gabe, berariazkoak edo inplizituak izan, besteak beste, merkaturatzeko, helburu jakin baterako egokitasuneko, urraketarik ezako edo errendimenduaren norabideko berme inplizituak barne. Batela 1991 S.L.-k, bere sukurtsalek, kideek eta lizentziadunek ez dute bermatzen: a) Zerbitzuak modu etengabean eta seguruan funtzionatuko duenik, edo edozein unetan eta edozein kokapenetatik eskuragarri egongo denik; b) bere akatsak edo gabeziak zuzenduko direnik; c) Zerbitzua birusik edo bestelako osagai kaltegarririk gabe egongo denik; edo d) Zerbitzua erabiltzearen emaitzak zure itxaropenen mailan egongo direnik.

Indarreko legea

Baldintza hauek Espainiako legeen arabera arautu eta interpretatu beharko dira, legezko xedapenekin talka egiten dutela kontuan hartu gabe. Baldintza hauetan jasotako edozein eskubide edo xedapen betearazteko gure ezintasuna ez da eskubide horiei uko egitekotzat hartuko. Baldintza hauetako xedapenen bat baliogabetzen bada edo auzitegi batek betearazi ezin badu, Baldintza hauen gainerako xedapenek indarrean jarraituko dute. Baldintza hauek eskaintzen dugun Zerbitzuari buruzko akordio osoa osatzen dute, eta, beraz, Zerbitzuari buruzko aurreko edozein akordio ordezten dute.

Aldaketak

Baldintza hauek edozein unetan eta gure irizpidearen arabera aldatzeko edo ordezteko eskubidea gordetzen dugu. Berrikuspen garrantzitsu bat gertatzen bada, zentzuzko ahalegina egingo dugu baldintza berriak indarrean jarri baino gutxienez 30 egun lehenago jakinarazteko. Gure irizpideari jarraituz zehaztuko dugu zer den funtsezko aldaketa bat. Aldaketa horiek indarrean jarri ondoren gure Zerbitzura sartzen edo Zerbitzua erabiltzen jarraitzean, berrikusitako baldintzak betetzea onartzen ari zara. Baldintza berriekin ados ez bazaude, zati batean zein osotasunean, webgunea eta Zerbitzua erabiltzeari uzteko eskatzen dizugu.

Jarri gurekin harremanetan

Baldintza hauei buruzko zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan.