Batelan egindako erosketak Getariara eraman zaitzake.

Abenduaren 1etik 31ra, erosi gure online dendan eta parte hartu bi lagunentzako esperientzia baten zozketan. Gure historia hasi zen lekua ezagutzeko aukera izango duzu: Getaria, Euskal Herrian.

NOLA PARTE HARTU?

EZAGUTU GURE JATORRIA zozketan parte hartzeko, orri honetako formularioa bete eta zure datu pertsonalak sartu behar dituzu.

Parte hartzeko kode bakarra www.batela.com webgunean 2026/12/01etik 2026/12/31ra bitartean egindako 50 €-tik gorako erosketen bidez lortu ahal izango duzu. Parte hartzeko kode hori zure online eskaeraren zenbakia da.

Adierazitako daten artean egindako baliozko eskaera-zenbaki bakoitzak behin bakarrik parte hartzeko aukera ematen du. 50 €-tik gorako hainbat eskaera egin badituzu, eskaera-zenbaki bakoitzarekin parte-hartze bana erregistratu ahal izango duzu.

Zozketaren baldintzak eta oinarri legalak

ZERTAN DATZA SARIA?

Saria bi pertsonarentzako Getariara ihesaldi bat da, BATELA sortu zen lekua bertatik bertara ezagutzeko, gure jatorria ezagutzeko eta gure bildumetarako inspirazio-iturri den herria deskubritzeko.

Zer sartzen da sarian?

- Gau bateko egonaldia hotel batean, 2 pertsonarentzat.

- Bi pertsonarentzako esperientzia gastronomiko bat, bertako jatetxe onenetako batean.

500 eurotik gorako balioa duen saria.

Joan-etorriak ez daude barne.

Itsasoa, gastronomia eta gure historia hasi zen lekua zure zain daude.

Gurekin etorriko zara?